“Berdinelite”, Oreindiken disko berria – Nuevo disco de Oreindik

Hurbileko talde  baten proposamenarekin estreinatuko dugu bloga, izan ere, Oreindik taldeak Berdinelite izeneko diskoa aurkeztu berri du. Indar handiko aurkezpen-kontzertu bat eskaini zuen taldeak martxoaren 9an Lasarteko Jalgi Antzokian.

Disko berria grabatzen izan dira azken hilabeteotan eta ez dugu taldearen berririk izan, baina orain kontzertuak eskaintzeko prest datoz Josu Etxeberria, Jokin Telleria (Johto), Álvaro Remacha, Ibon Garcia (Jiri) eta Haritz Manterola. Datozen hilabeteotan dituzten kontzertuetara hurbiltzera animatu nahi zaituztegu, baina hori baino lehen, taldearen aurkezpen txiki bat egingo dizuegu. Taldearen estiloa ez dela definitzeko erraza diote; rock estiloa nagusi da euren kantuetan, baina funk ukitu batzuk nabari daitezkeela ere aipatu digute taldekideek.

Dagoeneko lau urte doaz elkarrekin jotzen, eta disko berri hau baino lehen, hainbat tokitan jo dute eta baita sariren bat irabazi ere. Leioako Maketa Lehiaketan Kantu Onenaren saria lortu zuten 2010ean, eta 2011 urtean Donostiako Jazzaldian jo zuten eta Euskal Herria Zuzenean lehiaketan finalera iritsi ziren, besteak beste. Ez da batere makala, beraz, orain arte lortu dutena.

…….

Estrenamos el blog con una proposición de un grupo cercano a nosotros, que recientemente, ha presentado un nuevo disco, llamado Berdinelite. Los componentes de Oreindik ofrecieron un concierto de presentación lleno de energía en el Antzoki Jalgi de Lasarte el pasado 9 de marzo

Tras unos meses de ausencia para grabar el nuevo trabajo, vienen dispuestos a darlo todo y a ofrecer conciertos. Os animamos a acercaros a sus próximos conciertos, pero antes, vamos a presentaros al grupo compuesto por Josu Etxeberria, Jokin Telleria (Johto), Álvaro Remacha, Ibon Garcia (Jiri) y Haritz Manterola. Según ellos, el estilo del grupo no es fácil de definir, pero afirman que el estilo que predomina es el rock, aunque se pueden apreciar unos toques de funk. 

Ya llevan cuatro años tocando juntos, y antes de grabar este nuevo disco, han tocado en diversos escenarios e incluso han ganado algún premio. Ganaron el premio a la Mejor Canción en el Concurso de Maquetas de Leioa en el 2010, llegaron a la final del Concurso de Euskal Herria Zuzenean y tocaron en el Jazzaldia de San Sebastián en el 2011, entre otras cosas. Por lo tanto, podemos decir que este grupo viene pisando fuerte.

vivat_vita_blog_oreindik.jpg

Elkarrekin jotzen hasi eta urte betera maketa bat grabatu zuten, aurkezpen moduko zerbait izateko, eta horri esker, hainbat kontzertu lortu zituzten. Kontzertuak eskaintzen zituzten bitartean, kantu berriak sortzen hasi zen taldea: “Entsegatzen genuen bitartean musika berria sortzen joan ginen, eta behin musika izanda, Josuk kantuen letrak osatu zituen”, adierazi du Haritz Manterolak.

Behin abesti berriak sortuta, disko bat grabatzea erabaki zuen taldeak. Eta horrela sortu zen “Berdinelite”. Entsegatzen duten lokalean grabatu dute lan berria, taldeko kidea den Alvaro Remachak egin ditu diskoaren nahasketak eta masterizazio lanak, eta diskoaren diseinua Blamik egin du. Diskoari “Berdinelite” izena ematearen arrazoia galdetu diogu taldeari eta hauxe erantzun digute: “Gizarte kritika bat dela esango genuke. Gizarte honetan jendea taldeetan klasifikatzen da, eta desberdinak direnak alde batera uzten dira, berdinak diren pertsonen nolabaiteko elite bat sortuz. Hortik dator “Berdinelite” izena”.

…………

Al año de empezar a tocar juntos grabaron una maqueta, para poder tener algo cómo carta de presentación, y es así como consiguieron varios conciertos. El grupo comenzó a crear nuevas canciones mientras ofrecían conciertos: “Cuando nos juntábamos para ensayar empezamos a crear canciones, y una vez hecha la música, Josu creó la letra de las canciones”, nos ha comentado Haritz Manterola.

Una vez tenían creadas los nuevos temas, el grupo decidió grabar su primer disco. Y así es cómo surgió “Berdinelite”. Han grabado el disco en el mismo local en el que ensayan, y Álvaro Remacha, componente del grupo, ha sido quién se ha encargado de hacer las mezclas y la masterización. Por su parte, Blami ha sido quién ha realizado el diseño del disco. Hemos preguntado al grupo cuál es el porqué de “Berdinelite”, y esto es lo que nos han contestado: “Diríamos que es algo así como una crítica social. Trata de cómo en esta sociedad se intenta clasificar a todo el mundo en grupos, y de cómo se aparta a aquellos que son diferentes hasta quedar una élite de iguales. De ahí viene el nombre Berdinelite“.

……

Bestalde, Oreindik taldeak “(Ta) Non zaude?” abestiarekin bideoklip bat egin zuen diskoa kaleratu baino hilabete batzuk lehenago. Eztiphoto estudioak grabatu zuen bideoklipa eta hemen ikus dezakezue lan horren emaitza:

Por otra parte, Oreindik grabó su primer videoclip con la canción”(Ta) Non zaude?” meses antes de publicar el nuevo disco, y el estudio Eztiphoto es quién se ha encargado de grabarlo. Aquí podéis ver el resultado del vídeo:

Lan berria fisikoki kaleratzeaz gain, nahi duenak taldearen webgunean dohainik deskarga dezake diskoa. Euren hitzetan, helburua ez da diskoak saldu eta dirua irabaztea, ahalik eta jende gehienak taldearen abestiak entzutea baizik, eta helburua hori izanik kontzertu batzuk eskainiko dituzte datozen hilabeteotan: martxoaren 23an Donostiako Bukowskin izango dira, apirilak 6an Zarautzen Udaberrifest jaialdiaren baitan, eta maiatzaren 24an Irungo Tunk aretoan.

…………..

Además de publicar el disco físicamente, se puede descargar gratis el disco completo en la página web del grupo. Según nos ha comentado el grupo, el objetivo no es vender discos y ganar dinero, sino que la música llegue al máximo número de personas. Y es por ello que van a ofrecer varios conciertos en los próximos meses: el 23 de marzo estarán en el Bukowski de San Sebastián, el 6 de abril en Zarautz dentro del festival Udaberrifest, y el 24 de mayo en el Tunk de Irún.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s