Arte-erakusketak Bilbon / Exposiciones de arte en Bilbao

Aste Santuak iritsi dira, eta horrekin batera, plan ugari egiteko aukera. Arte erakusketak zuen planen artean al dituzue? Horrela bada, datozen egunotan Bilbon dauden erakusketen berri emango dizuegu.

Arteak, musikak, antzerkiak edota dantzak leku garrantzitsua betetzen dute Bilbon, eta aisialdirako aukera handiak eskaintzen ditu hiriak. Gainera, Bilbo bisitatzen baduzue, ezin duzue bertatik joan Alde Zaharrean pintxoak jan gabe. Hainbat urtez Bilbon bizi eta ostegun “unibertsitarioez” gozatu ondoren, Jaunak taberna proposatuko nizueke; ogitartekoak bikainak dira eta zerbitzua ere ezinhobea da. Bestalde, Iruña taberna ere proposatzen dizuet, Albiako Lorategian kokatua.

Bilbo berezia da niretzat, hainbat urtez bertan bizi izan bainaiz, baina egia esan, urtetik urtera kulturaren aldeko apustu handiagoak egiten direla esan beharra dago.

………………

Ha llegado la Semana Santa, y con ello, la posibilidad de hacer miles de planes. ¿Las exposiciones de arte entran en vuestros planes? Si es así, a continuación os vamos a informar sobre las exposiciones que hay actualmente en Bilbao.

La verdad que Bilbao es una ciudad en la que se puede disfrutar cada día del arte, la música, el teatro o la danza y ofrece muchas posibilidades de ocio. Además, si visitáis la ciudad mi propuesta sería que fuerais de pintxos al Casco Viejo, ya que hay una gran variedad para comer. Tras vivir unos cuantos años en Bilbao y disfrutar de los jueves universitarios, os aconsejaría que fuerais al bar Jaunak; los bocadillos están deliciosos y la atención y la rapidez del servicio es estupenda. Por otra parte, también os propongo comer pintxos en el bar Iruña, situado en los Jardines de Albia.

Es una ciudad a la que tengo especial cariño porque he vivido allí durante varios años y me parece que año a año se hacen más apuestas por la cultura. 

vivat_vita_blog_basque_fest.jpg

Horren adierazgarri da “Basque Fest” Jaialdiaren lehen edizioa, kulturaren eta abangoardiaren lehen jaialdia. Bilboko udalak antolatu du, eta artea, musika, dantza, kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, diseinua eta innobazioa, kirola eta gastronomia bateratuko dituzte jaialdi honetan. Martxoaren 28tik 31ra ospatuko du hiriak lehenengo edizio hau. Jaialdiaz hiri osoan zehar gozatu ahal izango da, Alhondigan, Riberako Merkatuan, Plaza Berrian, Alde Zaharrean, Arenalean eta Arte Ederren Museoan, besteak beste.

Jaialdi honek bizia emango dio hiriari datozen egunotan, baina argi dago Guggenheim Museoari esker turista asko hurbiltzen direla Bilbora.  Baina, ziur aski hemen inguruan bizi den jende asko oraindik ez da museora bertaratu. Beraz, oraindik ez bazarete bertan izan, Guggenheim Museoa bisitatzeko proposamena egiten dizuegu.

…………………………

Ejemplo de ello es el I Festival “Basque Fest”,  el primer festival de la cultura y la vanguardia vasca, organizado por el Ayuntamiento de Bilbao, que incluye en un mismo certamen arte, música, danza, teatro de calle, animación infantil, diseño e innovación, deporte y gastronomía. La ciudad celebrará la primera edición entre los días 28 y 31 de marzo.  El festival tendrá presencia en toda la ciudad, con actividades en la Alhóndiga, Mercado de la Ribera, Plaza Nueva, Casco Viejo, Arenal, la Ría, el Museo de Bellas Artes, el Museo Vasco, el Museo Marítimo Ría de Bilbao, el Museo Arqueológico, el Museo Athletic Club, el Frontón Bizkaia y el Frontón de la Esperanza.

Este certamen llenará de vida la ciudad durante los próximos días, pero está claro que el Museo Guggenheim es y será un gran atractivo de la ciudad que cada año atrae a muchísimos turistas. Pero, seguro que habrá mucha gente de aquí que todavía no ha visitado el museo. Por lo tanto, te proponemos visitar Bilbao y visitar este maravilloso museo, si todavía no lo has hecho. 

vivat_vita_blog_guggenheim.jpg

Richard Serraren “Denboaren materia” (La materia del tiempo) azpimarratu beharreko obra bat da. Forma eskultorikoen eboluzioaz jabetzea ahalbidetzen du obra honek, elipse baten soiltasunetik espiral baten konplexutasunera.

……………

Una obra destacable que hay en el Museo Guggenheim es “La Materia del tiempo” de Richard Serra. Esta obra permite percibir la evolución de las formas escultóricas, desde la sencillez de una elipse doble hasta la complejidad de una espiral. 

vivat_vita_blog_serra.jpg

Serraren lan bikaina alde batera utzita, interesgarriak izan daitezken hainbat erakusketa daude orain Guggenheimen.

Alde batetik, Guggenheim Museoaren Bildumaren III. Hautaketa dugu, erakusketa-ziklo baten hirugarren erakusgarria da, eta 70 artisten 124 obra biltzen dira bertan. Oraingoan Pop-Art mugimenduan zentratu dira. Erakusketan artista hauen obrak ikus daitezke: Jean-Michel Basquiat, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg, James Rosenquist eta Andy Warhol. Argazki honetan Pop-Art mugimenduaren irudi adierazgarrienetako bat erakusten dizuegu; Marilyn Monroe agertzen da Andy Warholen obra honetan.

……….

Dejando a un lado la magnífica obra de Serra, actualmente encontramos otras exposiciones que pueden resultar interesantes.

Por un lado, tenemos las Selecciones de la Colección del Museo Guggenheim Bilbao III, que es la tercera muestra de un ciclo de exposiciones que se centra en los fondos de la Colección del Museo, actualmente integrada por 124 obras de 70 artistas. Esta vez se centra en el Pop-Art. La exposición presenta una selección de obras de Jean-Michel Basquiat, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg, James Rosenquist y Andy Warhol. En esta imagen os mostramos una de las obras más representativas del Pop-Art, de Andy Warhol en la que aparece Marilyn Monroe. 

vivat_vita_blog_pop_art.jgp

Beste alde batetik, “Historiaren istorioak” (Historias de la historia) izeneko erakusketa dugu; Cy Twombly (Nine Discourses on Commodus, 1963) eta George Baselitz (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008) artisten obrez osatua.

Hirugarren erakusketa “L’art en guerre” (Artea gerran) izenekoa da. Erakusketa honetan II. Mundu Gerrako garaia Frantzian nola bizi zuten erakusten dute Giacomettik, Kandinskyk eta Picassok, izan ere, euren obrekin erreakzionatu egin zuten ezbeharraren aurrean.

Bilboko Arte Ederren Museoa proposamen interesgarria izan daiteke, izan ere, tarifa berriak ezarri dituzte gazteek artea hurbilago izan dezaten. 25 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira igandetan, eta langabeentzat ere doako sarrera ezarri dute. Gainera, Museoaren Eguna izenekoak indarrean jarraitzen du, eta urteko asteazken guztietan edonor sar daiteke museora doan.

………………

Por otra parte, tenemos la exposición Historias de la historia, con obras firmadas por Cy Twombly (Nine Discourses on Commodus, 1963) y Geogr Baselitz (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008). Los dos artistas revisan en sus obras figuras históricas de dos períodos alejados en el mismo tiempo, con un lenguaje cargado de gestualidad.

La tercera exposición actual en el Guggengeim es la llamada “L’art en guerre” (El arte en la guerra). Esta exposición muestra como, en la época que se vivía en Francia durante la II. Guerra Mundial, los artistas de la época se rebelaron con sus obras. Artistas como Giacometti, Kandinsky o Picasso resistieron y reaccionaron ante la adversidad, haciendo “la guerra a la guerra”.

El Museo de Bellas Artes de Bilbao también puede ser una propuesta más que interesante si os acercáis  a Bilbao, y es que el museo ha establecido nuevas tarifas para acercar el arte a los jóvenes. Los menores de 25 años podrán disfrutar de la entrada gratuita los domingos y también se ha establecido la entrada gratuita para personas desempleadas. Estos beneficios se suman al ya habitual Día del Museo (todos los miércoles del año), de entrada gratuita para todo el público. 

vivat_vita_blog_museo_bellas_artes.jpg

Bilboko Arte Ederren Museoan dagoen bilduma iraunkorrean 7.000 pieza baino gehiago daude, horien artean, pinturak, eskulturak eta paperezko obrak. Antzinako artearen, arte modernoaren eta garaikidearen erakusgarriak ikus daitezke bertan, eta espainiar pinturak eta euskal artistek toki garrantzitsua dute. Artista hauen obrak ikus daitezke: Bermejo, Moro, El Greco, Riber, Zurbarán, Murillo, Meléndez, Goya, Gaugin, Sorolla, Zuloaga, Oteiza, Chillida, Tapiés eta Barceló, besteak beste.

Horretaz gain, Bilboko Arte Ederren museoak eskaintzen dituen erakusketak hauek dira:

-Nestor Basterretxea- Forma y universo (Forma eta unibertsoa): Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924) atzera begirako erakusketa osatuena da. 200 pieza inguru daude erakusketan, eta Basterretxearen ikuspegi garaikorra eta historikoa agerian uzten du.

Gerraren triptikoa: Aurelio Arteta. Gerraren triptikoa, Aurelio Artetak margotua, arazo belikoaren gordintasuna errepresentatzen du eta horren ondorio dramatikoak.

-Ramon Zuriarrain- Miss Mundos: Erakusketa honetan Ramon Zuriarrain (Donostia, 1948) margolariaren 78 obra daude ikusgai. 44 olio-pintura daude bertan, eta horietatik hamabi tamainu handikoak dira, 33 akuarelak eta bat teknika mistoa duen eskultura da.

……………..

La colección permanente del Museo de Bellas Artes de Bilbao reúne más de 7.000 piezas, entre pinturas, esculturas y obras sobre papel. En el museo se pueden ver ejemplos de arte antiguo, moderno y contemporáneo, y tienen especial interés la pintura de la escuela española y la presencia de de los artistas vascos. El recorrido incluye obras singulares de Bermejo, Moro, El Greco, Riber, Zurbarán, Murillo, Meléndez, Goya, Gaugin, Sorolla, Zuloaga, Oteiza, Chillida, Tapiés y Barceló, entre otros.

Además de la colección permanente, éstas son las exposiciones que ofrece actualmente el Museo de Bellas Artes:

-Néstor Basterretxea- Forma y universo: La exposición reúne la retrospectiva más completa hasta la fecha de la obra de Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924). Formada por cerca de 200 piezas, la exposición propone una mirada contemporánea e histórica sobre la obra de Basterretxea y su personal interpretación de la tradición a través de los lenguajes artísticos de la vanguardia.

-Tríptico de la guerra: Aurelio Arteta. El tríptico de la guerra, pintado por Aurelio Arteta, representa la crudeza del conflicto bélico y sus dramáticas consecuencias en la población civil.

-Ramón Zuriarrain- Miss Mundos: Esta exposición incluye 78 obras del pintor Ramón Zuriarrain (San Sebastián, 1948). Está compuesto por 44 óleos, de los cuales una docena son obras de gran tamaño, 33 acuarelas y una escultura técnica mixta. 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s