Musika jaialdien agenda / Agenda de festivales de música

Iritsi da udaberria eta eguraldi ona gure artera, eta uda askoz hurbilago dugu dagoeneko. Horrekin batera, musika jaialdi aukera handiak izango ditugu Euskal Herrian datozen hilabeteotan. Interesgarriak izan daitezken kontzertu eta jaialdi ugari izango ditugu. Hori dela eta, nolabaiteko laburpentxo bat egitea erabaki dugu.

Por fin ha llegado la primavera y el buen tiempo y el verano cada vez está más cerca. Con ello, se nos presentan muchísimas propuestas de festivales de música en el País Vasco. A partir de ahora habrá una gran cantidad de conciertos y festivales que te puedan interesar. Por lo tanto, hemos decidido hacer un pequeño resumen de los festivales que se nos ofrecen. 

……..

vivat_vita_blog_ecolunar.jpg

Asteburu honetan bertan bi jaialdi ospatuko dira Bilbon. Alde batetik, Ecolunar 2013 jaialdia dugu; larunbatean, apirilaren 20an, izango da Santana 27 aretoan. Jaialdi berri honetan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Delafé y las Flores Azules, Miss Cafeina, Dorian eta Belako. Beste alde batetik, egun berean, apirilaren 20an, Break on Stage 2013 jaialdia ospatuko da, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia. Bertan, breakdance, street dance, arte urbanoa, zapping 3D, Light dance, video jokeyak eta DJak ikusi ahal izango dira.

Este mismo fin de semana, se celebrarán dos festivales en Bilbao. Por una parte, tenemos el festival Ecolunar 2013 que tendrá lugar el sábado, 20 de abril en la Sala Santana 27. Los grupos confirmados para la primera edición del nuevo festival son Delafé y las Flores Azules, Miss Cafeina, Dorian y Belako. Por otra parte, se celebrará ese mismo día, el 20 de abril, el festival Break on Stage 2013, que tratará de reunir las culturas urbanas. Se podrán ver especialistas en breakdance, BMX (acrobacias con bicis), street dance, arte urbano, zapping 3D, Light dance, video jockey y DJs. 

Tres Sesenta jaialdia Iruñera iritsiko da ekainaren 13tik 15era eta bertan 20 artista baino gehiago ikusteko aukera izango da. Momentuz artista hauek baieztatu dituzte: The Gift, Lori Meyers, Standstill, Corizonas, Delafé y las flores azulez eta Delorean. Hala ere, oraindik artista asko falta dira baieztatzeko, beraz, adi egon!

El festival Tres Sesenta llegará a Pamplona los días 13, 14 y 15 de junio, y tendremos la oportunidad de ver actuar a más de 20 de artistas. Entre las primeras confirmaciones están The Gift, Lori Meyers, Standstill, Corizonas, Delafé y las flores azules y Delorean. Todavía faltan por desvelar varios artistas, así que ¡estar atentos!

vivat_vita_blog_tres_sesenta.jpg

 

Ekaina amaitzear dagoenean, Gasteizko Mendizabala gunera Azkena Rock jaialdia iritsiko da, ekainaren 28an eta 29an. The Black Crowes, Smashing Pumpkins, The Crypt eta M-Clan dira jaialdian izango diren izenetako batzuk.

A finales del mes de junio, llegará a Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) el Azkena Rock Festival, los días 28 y 29 de junio. The Black Crowes, Smashing Pumpkins, The Crypt y M-Clan serán algunos de los que actuarán en el festival. 

Uztailean ikusmin handia sortzen duen Bilbao BBK Live jaialdia iritsiko da Kobetamendira. Jaialdia uztailaren 11tik 13ra ospatuko da. Ohi den bezala, artista paregabeak izango dira jaialdian, eta hauek dira horietako batzuk: Depeche Mode, Two Door Cinema Club, Editors, Biffy Clyro, Delorean, Miss Cafeina, Kings of Leon, Klaxons, Fuel Fandango, Green Day, Fermin Muguruza Kontrakantxa, We are Standard eta Delorean, besteak beste.

En julio llegará el Bilbao BBK Live, al recinto Kobetamendi, uno de los festivales más esperados. El festival se celebrará los días, 11, 12 y 13 de julio. Como todos los años el cartel es muy potente, y estos son unos de los grupos que actuarán en el festival: Depeche Mode, Two Door Cinema Club, Editors, Biffy Clyro, Delorean, Miss Cafeina, Kings of Leon, Klaxons, Fuel Fandango, Green Day, Fermin Muguruza Kontrakantxa, We are Standard y Delorean, entre otros. 

Gainera, atzo bertan beste lau artisten izenak baieztatu zituzten eta hauek ere jaialdiaren zortzigarren edizio honetan izango dira: Vampire Weekend, White Denim, Edward Sharpe & The Magnetic Zeros eta Jammie n Commons. Gainera, aurtengo kanpaldi gunea handiagoa izango da, izan ere, Arraiz mendira mugitu dute kanpaldi gunea, eta bertan ia 20.000 pertsona sartu ahal izango dira. Gune berrian ura, dutxak eta jateko tokiak izango dira.

Además, ayer mismo dieron a conocer cuatro nuevos artistas que se suman al cartel de esta octava edición, que son Vampire Weekend, White Denim, Edward Sharpe & The Magnetic Zeros y Jammie n Commons. Otra de las novedades es que el festival ampliará su zona de acampada, trasladándola al monte Arraiz, con aforo para casi 20.000 personas. La nueva zona contará con agua, duchas y zonas de restauración. 

……….

Aurtengo jaialdian izango den talde ezagunenetako bat da Kings of Leon, eta ikaragarri gustatzen zaizkit taldearen abestiak. Egia esan “Use Somebody” kantua paregabea iruditzen zait, beraz, hementxe duzue goza dezazuen!

Kings of Leon es uno de los grupos más conocidos que actuarán este año en el festival, y personalmente, me encantan sus canciones. Aquí os dejo un temazo, “Use Somebody” que seguro que conocéis y que seguro que tocarán en el festival: 

Aukera anitza eskaintzen duen beste jaialdi bat Biarritz Big Festival da, eta hau uztailaren 17tik 21era ospatuko da. Neil Young & The Crazy Horse, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr., Wu-Tang Clan, Orelsan eta The Bloody Beetrots izango dira jaialdian izango diren artistetako batzuk. Oraindik bosgarren edizio honetan izango diren artista batzuk baieztatzeko daude.

Otro de los festivales que ofrece una gran variedad de conciertos es Biarritz Big Festival, que se celebrará del 17 al 21 de julio. Estos son los grupos que actuarán en el festival: Neil Young & The Crazy Horse, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr., Wu-Tang Clan, Orelsan y The Bloody Beetrots. Todavía faltan por reveler algunos de los nombres de los artistas que se unirán al cartel de esta quinta edición. 

vivat_vita_blog_biarritz_big_festival.jpg

Donostiako Jazzaldia ezin dugu ahaztu, izan ere, musika ezinhobeaz gozatzeko aukera izaten da bertan. Gainera, esan beharra dago, musika onaz hondartzan gozatzea bezalakorik ez dagoela, eta hori dela eta, jendearentzat erakargarria egiten da jaialdia. Aurten, uztailaren 24tik 28ra ospatuko da, eta orain arte baieztatuta dauden artista batzuk hauek dira: Jamie Cullu, Gregory Porter, Elvis Costello and The Imposters, Belle & Sebastian, Buika, Capsula eta Diana Krall, besteak beste.

No nos podemos olvidar del Jazzaldia de San Sebastián, que se celebrará del 24 al 28 de julio. Es un festival que reúne a muchísima gente amante del jazz, y la verdad que es un gran placer poder disfrutar de buena música en primera línea de playa. La propuesta del Jazzaldia siempre resulta tentadora, pero también es importante saber quién actuará en él. Aquí van unos nombres confirmados hasta ahora: Jamie Cullum, Gregory Porter, Elvis Costello and The Imposters, Belle & Sebastian, Buika, Capsula y Diana Krall, entre otros muchos. 

……..

Aurtengo jaialdi giroan sartzen joateko, hemen duzue Jamie Cullum handiaren “I’m All Over it” abestiaren bideoklipa.

Aquí tenéis un vídeo del tema “I’m All Over it” del gran Jamie Cullum, para ir ambientándonos un poco para el festival de este año: 

Mini-agenda hau baliogarria izatea espero dugu, eta interesatzen zaizuen jaialdietara joatea animatzen zaituztegu. Uda hurbiltzen ari da, eta aurrerantzean, musikaz gozatzeko aukera handiak izango ditugu, beraz, disfrutatzea besterik ez da falta!

Esperamos que esta mini-agenda os haya servido de algo, y que podáis disfrutar de los festivales que os interesen. El verano se está acercando, y a partir de ahora tendremos muchas posibilidades de disfrutar de la música, así que ¡solo nos queda disfrutar!

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s