Skasti, Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketako irabazle

Joan den ostiralean Skasti talde zarauztarrak Gaztea irratiko XXII. Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Epaimahaiaren saria lortu zuten Bilborocken ospatutako final handian, baita entzulearen saria ere, entzuleen botoei esker. Orain arte bi sariak lortu dituen talderik ez da egon Maketa Lehiaketan, beraz, zoriontzekoa eta azpimarratzekoa da Skastik lortutakoa.

vivat_vita_blog_skasti.jpg

Maketa Lehiaketako finalean izan ginen zarauztarrok izugarrizko poza  sentitu genuen Skastik lehiaketako Sari Nagusia irabazi zuela jakin genuenean, edo hala sentitu nuen nik behintzat. Zarauztar ugari bildu ginen Maketa Lehiaketako finalean, izan ere, Skastik autobus bat antolatu zuen ahalik eta lagun eta herritar gehien final handira hurbiltzeko.

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1327026/skastiren-txorimalo-abestia-zuzenean–gaztea-maketa-lehiaketa-2013/

Gaztearen Maketa Lehiaketako finalean Skasti izan zen taula gainera igotzen lehenengo taldea eta kontzertu motza eskaini arren, izugarrizko indarra eta energia erakutsi zuten emanaldian.  Ska eta reggae estiloa da nagusi eta haize instrumentuek garrantzi handia duten arren, gitarren eta perkusioen kalitatea ere aipatzekoa da. Dagoeneko Entzuleen Saria irabazita zuten (2.870 botoekin), eta hori lortuta, Epaimahaiaren Saria lortzea lan zaila zela argi zegoen. Baina, talde irabazlearen izena oraindik ez zegoen erabakita eta hori lortzeko dena eman zuten zarauztarrek!

Ondoren, Beñat Igerabidek eskaini zigun emanaldia bere melodia lasaiekin. Pop estiloa nagusitu zen Igerabideren kantuetan, eta abesti eta melodia politak eskaini zituen. Tight Leash taldeak, aldiz, metal doinuak aurkeztu zituen, eta egia esan, Skastiren konpetentzia handienetarikoa izan zela esango nuke. Jarraian, Eskean Kristo taldearen rock estiloko musikaz gozatu ahal izan genuen. Finalarekin amaitzeko, Donostiako Leyla The Nuit taldea ikusi genuen taula gainean. Hainbat instrumentu erabili zituen taldeak, eta estilo berezia zutela erakutsi zuten arren, abeslariaren ahotsa ahul xamarra izan zela esango nuke, agian urduritasuna zela eta.

Behin kontzertu guztiak amaituta eta baloratuta, Aiora Renteriak, Fermin Etxegoienek eta Pablo Cabezak erabaki bat hartu behar izan zuten. Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak, Gaztea irratiko “B Aldea” saioko aurkezleek, jakinarazi zuten Maketa Lehiaketaren irabazlea Skasti izan zela.

vivat_vita_blog_skasti.jpg

Skasti taldeko kideak pozez zoratuta igo ziren eszenatoki gainera saria jasotzera. Epaimahaiaren saria eskuratuta, 2.000 euro lortu dituzte dirutan eta 3.000 euro instrumentutan. Horretaz gain, Bilbao BBK Live jaialdi entzutetsuan jotzeko aukera izango dute aurtengo udan.

Maketa Lehiaketaren sari nagusia irabazi dutela inguruko jendearekin ospatu nahi izan du Skasti taldeak. Asteartean inguruko jendea bildu zuten Zarauzko Marmol tabernan eta kontzertu akustiko bat eskaini zuten. Entzuleen saria hainbat zarauztarren botoei esker lortu zuten eta hori eskertzeko ez du modu hobeagorik bilatu taldeak. Kontzertu akustikoa eskaini zuten eta oso polita izan zen taldearen abestiak beste modu batean entzutea, nolabait modu intimoago batean.

Bederatzi lagun hauen ibilbidea luzea eta oparoa izango da, ez dut inolako zalantzarik. Eta lagun esatean, hori esan nahi dut. Izan ere, taldeko kide guztiak kuadrillakoak dira, eta hori euren arteko giroan nabari da.

Laguntasun horren erakusle da Entzuleen saria lortu zutenean “Harlem Shake” bideoa egin zutela, hemen duzue:

Laguntasunaz gain, naturalak eta bereziak direla erakusten dute kontzertu guztietan eta azken urte hauetan egindako ahalegin guztien ondoren, Gazteako Maketa Lehiaketan errekor historikoa lortu dute, bi sari nagusiak lortuz.

Zorionak bihotz-bihotzez, mutilak!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s