“Amaren eskuak”

vivat_vita_blog_amaren_eskuakMireia Gabilondok zuzendutako film hau Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Zinemira sailaren baitan eta Karmele Jaioren nobelan oinarrituta dago “Amaren eskuak”.  Nerea (Ainara Gurrutxaga) da pelikulako protagonista; bere senarrarekin (Mark Schardan) eta alabarekin (Aroa eta Naia Madurga) bizi da eta egunkari batean egiten du lan. Bere bizitzan duen oreka eskasa erabat hankaz gora ikusten du, bere ama Luisa (Esther Remiro) ospitalera eramaten dutenean. Horrela, Nerea bere amaren aspaldiko kontuak ezagutzen joango da, eta egunetik egunera argiago ikusiko du amaren eta bere iraganeko bizipenen artean dagoen antzekotasuna.

Hori da filmaren sinopsia baina ordu eta erdi irauten duen pelikula honetan beste hainbat gertaera azaltzen zaizkigu. Kontu delikatua da alzheimerrarena, baina Gabilondok bigarren plano batean uzten du gaixotasuna. Hasiera-hasieratik ikus-entzuleak argi dauka hori dela arazoa, baina arreta gaixotasunean jarri beharrean, iraganeko istorioak guregan duten garrantzia azpimarratzen du filmak.

Nerearen senarra britainiarra da, eta hori dela eta, hainbat hizkuntza entzun ditzakegu pelikula honetan. Euskara da nagusi filmaren zati gehienetan, baina gaztelaniak ere badu bere tokia, ospitaleko emakume batekin hitz egiten dutenean, batik bat. Nereak senarrarekin hitz egiten duen bakoitzean ingelesez egiten dute, bien artean euskara ere hitz egiten duten arren.

vivat_vita_blog_amaren_eskuak_2.jpg

Nerearen bizitza ez da erraza eta ama zaintzeko denbora gutxi duenez, Doloresi (Loli Astoreka) deitzen dio, egoera berri horretan laguntza emateko. Dolores izango da amaren iragana deskubritzen lagunduko diona. Horrela, pelikulan zehar amaren iragana ezagutuz joaten da Nerea, eta esperantzaz beteriko amaierara iristen gara, izan ere, Luisaren desioa betetzen laguntzen diote Nereak eta Doloresek. Alzheimerraren gaia gogorra den arren, Gabilondok filmari beste norabide bat eman nahi izan dio, eta esperantzaz beteriko amaiera ikusi ahal izan dugu film honetan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s