Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, bihar, BECen

vivat_vita_blog_bertsolari_txapelketa.jpgBertsozaleak egun handi honen zain daude aspalditik, eta azkenean iritsi da egun handi eta berezia; bihar ospatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Finalera iritsi diren zortzi bertsolariek 11:00etatik aurrera eguna bertsoez josteko prest azalduko dira taula gainera, eta 13.500 bertsozalek beteko dute Barakaldoko BEC aretoa. Goizez eta arratsaldez ospatuko da finala. Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:00etan.

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango dira BECeko taulara igoko diren zortzi bertsolariak. Aurkezle lanetan, berriz, Saroi Jauregi, Joana Itzaina, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo arituko dira. Epaile-lanetan, aldiz, Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria izango dira finalean.

Lau urtetik behin ospatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bertsozaleak gogoz hartzen dute egun handi hau. Beraz, ez da harritzekoa, sarrera guztiak agortu egin ziren duela aste batzuk.  Hala ere, bertaratu ezin izango dutenek hainbat aukera izango dituzte bertsoaren egun handi honetaz gozatzeko. Alde batetik, ETBk “Hitzetik hortzera” saioaren emanaldi berezia eskainiko du eta osorik ikusi ahal izango da finala zuzenean ETB-1en. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski Serrano izango dira emanaldiko aurkezleak. Bestalde, txapelketa osoan egin duten bezala, bertsoa.com interneteko atariak ere zuzenean eskainiko du finala.

vivat_vita_blog_bertsolariak.jpg

2009ko Txapelketan Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapela, eta egun berezia izan zen; izan ere, lehen aldiz emakume batek irabazi zuen txapela, eta Andoni Egañaren azken txapelketa nagusia bizi genuen. Biharkoa ere emozioz beteriko eguna izango da, ez dago zalantzarik.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s